Aurkene Pagalday Ardanza naz, KENIKA bitxien sortzailea. Beti izan dut gustuko eskuz egindako gauzekin irudimena landuz adieraztea, komunikatzeko modu bat bezala izanik. Hainbat arlotan ibili izan naiz; marrazketa, margogintza, makramea, fieltroa… eta gaur egun bitxigintzan zilarra landuz. 2013an bitxigintza ikasketak burutu nituen Donostian eta ordutik murgildu nintzen zilarraren munduan.
Elorrioko tailerrean sortzen ditut bitxiak. Banan-banan egindako piezak dira, pieza bakoitzari beharrezko denbora emanez. Pieza guztiak bakarrak dira, nahiz eta diseinu berdina egin eskuz egindakoak direnez ezin dira berdin gelditu, eskuz egindakoaren berezitasuna izanik. Diseinu geometrikoak erabiltzen ditut, inguruko objektu edota naturan inspiratuz, egunero zein egun berezi baterako bitxiak sortuz. Kolekzioka sortzen ditut bitxiak, gehienbat belarritakoak, eraztunak eta lepokoak.
Prozesu dena lantzen dut tailerrean, hasieran zilar lingoteak eginez txapa edo haria egiteko. Laminadora bitartez lingote honek lantzen ditut behar dudan neurria lortu arte, bitxia sortzen hasteko. Gero beste erraminta batzuk erabiltzen ditut; adibidez sopletea, mailuak, segueta, limak, lijak, alikateak, enbutidoreak eta abar.
Konponketak
Apurtutako zilarrezko bitxiren bat daukazu?
Agian bitxi kuttunen bat daukazu, jarri kontaktuan konpontzeko aukera duen jakiteko.